Skip to main content

Estibalitz Ruano Matxain

Estibalitz Ruano Matxain naiz eta dena jolas baten modura hasi zen, haurtzarotik beretik, barru-barrutik bizi izan nuen ileapainketa, nire amaren ogibide horrekiko zuen pasioa bizitasun berberarekin iritsi zitzaidan neri ere. Amaren ondoan eta hainbat ileapaindegitan lan egin ondoren, 1994an ireki nuen nire ileapaindegia, 20 urte betetzeko nituela. Ileapainketako hainbat txapelketatan parte hartu nuen, eta hainbat sari jaso nituen Gipuzkoako eta Revlon Kopako txapelketetan.

2016an ileapaindegiak The Q Hair ileapainketako nazio-mailako ziurtagiria jaso zuen, Gipuzkoan bereizgarri hori jasotzen lehen ile-apaindegia.

Nire helburua betidanik izan da apaindegi-aretoa erreferente izatea Goierrin, kalitateagatik eta zerbitzu bereizgarri eta esklusiboengatik, baita bezeroenganako puntualitate eta diskrezioagatik ere.

Gaur egun Gipuzkoan ezagutzen den aretoa dela esan dezaket ilea ezartzeko sistemetan especialista izateari esker.


Estibalitz Ruano Matxain